Hizkuntzak ikasi: zer dira Vague Expressions

post blog vague expressions vs 1

Badakigu zer ari zaren pentsatzen: “adierazpen lausoak” esan nahiko du, baina ezin daiteke izan, nabariegia da. Hizkuntzak ikasten ditugunean, batzuetan gertatzen da gure hizkuntzan antzeko esanahia duela dirudien adierazpenak ez duela esanahi bera izaten. Gauza bat esan nahi dizugu: ez zabiltza oso urruti. Aurkitu ezazu honako lerro hauetan. Zer dira Vague Expressions? Ez dira adierazpen nagiak; adierazpen “lausoak” deitzen zaie zerbaiten inguruan ezagutza lausoa dugula adierazteko. Hizkuntza arruntagoan ere erabiltzen dira. Ondoren, adieraziko dizugu zer motatako adierazpen lausoak dauden, baita beste hainbat adibide ere. Zerbaiten izena ezagutzen ez dugunean Zerbait nola deitzen den ez badakigu edo bere izena ezagutzen ez badugu, honako adierazpen hauek erabil ditzakegu: what do you call it, it’s a kind of, it’s a sort of, etab. Adibidez: Hommer Simpson: Marge, where’s that metal dealy you use to…dig food? What do you call it? Marge: You mean a spoon? Hommer adibide oso ona da adierazpen horiek nola erabiltzen diren ikasteko, ia inoiz ez baitu ezer zehatz-mehatz ezagutzen. Adierazpen ez hain irmoak Zenbait adierazpen erabiliz gero, zuzenegiak izan gaitezke, horregatik, beste hauek erabili ditzakegu irmoegiak ez izateko. Hona hemen horietako batzuk: kind of, sort of, about… Adibidez: I’ts kind of cold here.  Zenbakiekin, kopuruekin edo denborarekin ere erabiltzen ditugu. Adibidez: about, in or a​rround, -ish, more or less… Adibidez: I’ll be there in about 8 minutes (8 minutu inguruan iritsiko naiz). Adibidez: We will meet Rebeca at fourish (Rebeca laurak inguruan ikusiko dugu). Taldeez edo kategoriaz hitz egiteko honelako adierazpenak erabiltzen dira:  things like that, stuff like that, sort of things… Adibidez: Where are all the pens, pencils and things like that?  (Non daude boligrafoak, arkatzak eta horrelakoak?). Hizkuntzak ikasten ditugunean, hizkuntza arrunta ezagutzea

Ikas ezazu frantsesa musika entzunez!

canciones en frances blog fundacion

Gaur egun kultura anglofiloa, orokorrean, nonahi jasotzen dugu, batez ere egunero hainbat inpaktu jasotzen ditugulako, bereziki ingelesezko musikaren eta filmen bidez. Izan ere, hizkuntza frantsesak izan zuen protagonismoa gutxitu egin da mundu anglosaxoiak azkeneko urteetan izan duen protagonismo hasiberriagatik. Hala ere, kultura frantsesaren mundua oso hurbiletik jarraitzen dugu, eta horregatik, bidea argitu nahi dizugu frantsesa ikasteko behar dituzun ezinbesteko abestiekin.

Txinara egiten duzun lehen bidaiarako jakin behar dituzun esaldiak eta hitzak

1509 BLOG Frases y palabras que necesitas saber en tu primer viaje a china

Ziur betidanik amestu duzuela Asiako herrialde handia bisitatzera joatea, eta, azkenean, Txinarako bidaia handia egiteko ordua iritsi denean, “txinera txintik ere ulertzen ez duzula” konturatu zarela ;-). Oso hizkuntza zaila da Mendebaldeko kulturaren ikuspuntutik, baina ukaezina da, era berean, oso erakargarria dela, bai kulturaren aldetik, bai hizkuntzaren aldetik.